Lepoa burutu

  • Egur-ikatzetarako eta su-egurretarako fagoa (Fagus sylvatica), artea (Quercus ilex) eta haritza (Quercus robur) onenak, baina harrapatzen zen edozein on. Borda, etxe-orde, eilor eta baserrien inguruko haritz motzak lau urtez behin eta urki (Betula sp.) eta lizar (Fraxinus excelsior) guardasolak biz behin, uda partean, lehorrenean, moztu eta ganaduaren eta abereen bazkatarako. Okertu eta lotu, haritz panpanoa zeharo karranpatuta jarri karabela edo fragataren gilaren aldeko zuokerretarako edo izurretarako oker egokiduna sortzeko. Urteak joan eta urteak etorri majina bat premia asetzeko beste majina bat zuhaitz mugarrotu edo lepatu da gure basoetan. Urteak joan eta urteak etorri behar horiek bukatu egin dira; bukatu edo behar horiek asetzeko beharrik egin beharrik gabe kanpotarra erosi eta kitto. Eta salerosketan ari denari beharrean ahaztu egiten zaio.
Mugarroketa burutu beharrik gabe gure urki, lizar, haritz, arte eta fago motzak, abandonatuta, alferrik galtzen ari dira. Inausketa teknika berezi honek zauri ikaragarriak sortzen ditu urte jakin batzuoro zuhaitzaren lepoan, beti toki beretsuan. Gero hortik hazten diren puja berriak moztu gabe, hazten eta hazten utziz gero zauri-gune horrek eutsi dezakeen baino askozaz ere karga handiagoa duen burua egingo da. Zauri-gune ahulean errotutako buru handi honek pixkanaka zartatu eta erabat hautsiko du zuhaitz motza. Eta sagastia eta larrearekin batera geure historiako paisaia adierazgarriena den baso mugarrotua akabo. Geure jakinduriak inoiz eman duen biotopo aberatsenetakoa akabo. Eta jakinduria akabo.
 
Oraindik ugaria den baso mota honi nola hala eusteko basoaren historian dabiltzan batzuei eskerrak, era honetako basoak zaintzen ari diren ingeles batzuk etorri berri dira geuretara. Laurehun fago motz dituztela eta erlikia gisa zaintzen dituzte han, jende bat ia horretaraxe emana dagoelarik. Tokitan gaude… Eta haiek, zur eta lurraldia pasata, esanda munduko baso mugarro handi eta ederrenak ditugula zabaldu da, azkenean! Zaintzen laguntzera etortzeko prest omen daude eta amaren alabak bagara haien alde egin eta babesteko erregutu digute, ingeles arraza euskaldunongandik datorrela jakin den garai berean. Alaba horien alaba, geure zuhaitz motzen historiaren sokaren hari bat direla bai baitakite.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude