argia.eus
INPRIMATU
Kubako antzerkia protagonista “Kuba bai” kanpainaren baitan
Jon Torner Zabala @jtorner 2007ko martxoaren 25
Cuba va, Kuba bai kanpainaren barruan, El Club de los Poetas Rojos eta Los Traitreros de La Habana antzerki taldeek obra bana eskainiko dute Gasteizko Jesus Ibañez de Matauco antzokian hilaren 23an eta Bilboko Haceria Arteak aretoan hurrengo egunean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Lehenengoek “injustiziaz, askatasun ezaz eta zapalkuntzaz” hitz egiten duen Preposiciones y proposiciones obra taularatuko dute; bigarrengoek, La Guerra, Oscar Castrok idatzitako lanaren egokitzapena. Antzerki emanaldiak Euskadi-Kuba elkarteak antolatu ditu.