Eta gero gerokoak

  • Inoiz, eskuartean dugun auziaren zailtasunaren eta larritasunaren ondorioz etsipenaren aldabak jotzen duenean, “norbaitek zerbait asmatuko du” gisako esaldietan bilatzen dugu kontsolamendua. Hori gertatzen da, esaterako, klima aldaketaren auzian. Teknologiak etorkizunean konponbide modukoren bat ekarriko digulako itxaropena dugu, gaur-gaurkoz zentzuzko politikarik gauzatzen ez dela ikusita.
     
    Eta euskararen auziarekin antzeko tentaldia izan genezake. Pentsa dezakegu, adibidez, gaur egun euskararen normalizazio-prozesuan saihestezin eta traba diren hainbat arazo edo eragozpen “tekniko”, teknologiaren laguntzaz aise saihestu eta konpondu ahalko ditugula etorkizunean. Etorkizun hurbil samarrerako –50 urteren bueltan– egiten diren aurreikuspen zientifikoak eta teknologikoak ikusita, ez dirudi gehiegizkoa denik geuk ere geureak egitea: imajina dezakegu, konparaziora, testu oro momentuan eta automatikoki euskaraz eman daitekeela; imajina dezakegu gure solaskideen ahotsa, hark hizkuntza batean edo bestean eginda ere, guk nahi dugun hizkuntzan entzun ahalko dugula; imajina dezakegu gure hautemate linguistiko osoa manipulatu eta nahi dugun hizkuntzan bizi ahalko garela.
David Anaut
Karlos Corbella
Teknologiaren gizarte horretan euskara teknikariak errobotak izanen dira akaso, eta haiei sentimenduak txertatzea lortuz gero, euskaltzale amorratuak eta epelak ere izanen dira androide horien artean. Kale neurketak, diagnostikoak, planak eta jardunaldiak ere konputagailu modernoek antolatuko dituzte, agian.
 
Euskaraz bizi ahalko ginateke gizarte horretan, beraz, nahiz eta agian hizkuntza-komunitatea kontzeptua desagertuko litzatekeen, hizkuntza batean edo bestean bizitzea erabaki zeharo indibiduala izanen bailitzateke. Ez dakit, bestalde, horrek gaurko euskaltzalea asetuko lukeen, edo batere xarmarik gabeko lorpena litzatekeen.
 
Kontua, hala ere, beste bat da. Axola diguten eta hunkitzen gaituzten gai eta auzi horien aurrean, komeni al da etorkizunerako horrelako espektatibak izatea? Edo, fantasian gehiegi murgildu gabe, hobe dugu auzia ahal dela gaur bertan eta gaurko parametro estu eta zailetan erabakitzea?
 
Tira, nik ez diot fantasiari eta egoerak imajinatzeko ariketari utziko. Baina, hala ere eta badaezpada, ariketa zozoagoa eta gordinagoa den arren, uste dut hobe dugula irtenbideak ezagutzen dugun errealitatean planteatzea, batez ere egia baldin bada datozen urteotan herri honen etorkizun politikoa –eta linguistikoa– erabaki daitekeela. Gauzak gaur ongi lotuta utzi, beraz, eta gero gerokoak.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude