argia.eus
INPRIMATU
Arrastoak
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2013ko maiatzaren 03a

Film historikoa da The Good German, asteotan Euskal Herriko zinema aretoetan ikus daitekeena. Film historikoa, zentzu zabalean. Batetik, Joseph Kanonen eleberrian oinarritutako pelikula II. Mundu Gerraren amaierako Berlin suntsituan dago kokatua. Jake Geismar (George Clooney) gerra-korrespontsal estatubatuarrak Lena Brandt-ekin (Cate Blanchett), amerikarrek eta errusiarrek atzeman nahi duten espioiaren emaztearekin, egingo du topo. Baina bereziki teknikari dagokionean da historiko Steven Soderbergh-en lana. 40ko hamarkadako teknologia eta tresnak erabili ditu filma errodatzeko: zuri-beltzean errodatu du, lente finkoak erabili ditu –zoomik gabeak–, soinu teknika ere garai hartan zegoena da eta grafiko konputerizatu bakar bat ere ez du behar izan lana osatzeko. Rolling Stone aldizkariko kritikari Peter Traversen esanetan, “Filma baino, esperimentua da”.