Gizakumeon jatorriaren sekretuak

  • Batzuen artean ::Munduko historiarik ederrena

    Gaiak

    orrialdeak ::172

    prezioa ::18€

'Munduko historiarik ederrena' liburua
Nondik gatoz? Zer gara? Nora goaz? Askok gizaldiz gizaldi bere buruari egindako galderak ditugu. Eta horiexei erantzun gaurkotua ematera dator Gaiak argitaletxeak kaleratutako Munduko historiarik ederrena (Gure jatorriaren sekretuak). Dominique Simonnet-ek tximinoetatik eta bakterioetatik bai, baina astro eta galaxietatik ere bagatozela argituz osatutako hitzaurrearekin hasten da liburua. Ondoren Simonnetek berak Hubert Reeves astrofisikariari, Pasteur Institutuko zuzendari-ohi eta Zientzia eta Industriaren Hiriko zuzendari Joël de Rosnay-ri eta Afrikan hiru milioi eta erdi urteko Lucy australopitekoa aurkitu zuen Yves Coppens Collège-ri egindako elkarrizketak agertzen dira

Azkenak
Maiatzaren 2an hasiko da Ziburuko Azokaren Azokaldia

Ziburuko 5. Liburu eta Disko Azoka ekainaren 1ean egingo da, baina aurrez, maiatzean, beste lau hitzordu mamitsu eskainiko dituzte Lapurdiko lau txokotan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Kokaina gaindosiaz heriotza, Donostiako Tabarin kabaretan

Kabaretak, parrandak, emakume biluziak dantzan, kokaina, heroina eta morfina salgai farmazietan... Pelikula bateko eszena dirudi, baina Donostiaz ari gara. Orain 100 urte baino gehiago, aristokratentzat eta burgesentzat festa latzak izaten ziren hiriko kabaretetan. 1917an,... [+]


Apunte batzuk atarikoan

Autonomia erkidegoa eratu zenetik, datorren apirilaren 21ekoak hamahirugarren hauteskundeak izango ditu Eusko Legebiltzarrak. Behin baino ez du gobernua osatu EAJ ez beste alderdi batek; orduko hartan, 2009an, ezker abertzaleari aurkeztea galarazi zitzaiola baliatuta, PSE-EEk... [+]


Eguneraketa berriak daude