Vasco Pratoliniren maisulana euskaraz

  • Vasco Pratolini ::Maitale koitaduen kronikak

    Alberdania, Elkar

    orrialdeak ::500

    prezioa ::18.80€

'Maitale kotaduaren kronikak' liburua
Koldo Bigurik euskaratu du Vasco Pratolini (Florentzia 1913-Erroma 1991) idazle italiarraren Maitale koitaduen kronikak. Lehen Mundu Gerra bukatu berria, Italian faxismoaren gorakada nabarmentzen den unean, Florentziako erdigunean kokatuta dagoen espaloi gabeko kale estu eta ilun batean bizi den jende xehearen bizipozak eta minak azaltzen ditu. Bada faxistarik kalekoen artean, eta bada faxismoaren aurka borrokatzen saiatzen den ezkertiarrik ere. Nolanahi ere, gehientsuenen kezka nagusia ez da politika bereziki, bere burua eta maite dituenak aurrera atera ahal izateko bizimodua nola prestatu baizik. Izan ere, ikazkinak, ferratzaileak, barazki eta fruta saltzaileak edo peoi lanean dihardutenak Via del Cornon falta ez diren arren, langabeziak estututa lapurreta txikiak egiten dabiltzanak eta horregatik espetxea maiz bisitatu beharrean direnak ere bizi dira kalean. Via del Cornok ez du inoiz atsedenik hartzen. Beroagatik leihoak beti daude irekita, eta haiexetatik edonork jakin dezake uneoro zer gertatzen den. Batez ere horretarako orduak eta interesa soberan dauzkanak, dena kontrolatzen duen andre zaharrak, alegia. Maitale koitaduen kronikak Vasco Pratoliniren maisulana da.
Koldo Biguri
«Herri xehea osatzen dutenen mosaiko oso bat erabiltzen du»

Zer aurkituko du irakurleak euskaratu duzun Pratoliniren nobelan?


Bistaratzen zaizkigun gertakariak XX. mendeko bigarren hamarkadaren hasieran daude girotuta, Italian faxisten eta antifaxisten arteko liskarrik gogorrenak egon ziren urteetan, Mussoliniren diktadura baino lehentxeago batez ere, baina ondoko urtean ere bai. Giro politiko horrek eragin nabaria izango du Via del Corno kaleko biztanle guztien bizitzan. Baina tesi politiko bat azaltzetik aparte, herri xehearen kezkak eta ametsak, amodioak eta gorrotoak kontatzen ditu Pratolinik, herri xehea osatzen duten pertsona apalen mosaiko oso bat erabiliz.

Zein da Maitale koitaduen kronikak liburuan Vasco Pratolinik erakutsitako dohainik handiena?


Trebezia nabaria dauka gizarte osoarenak diren arazo sozial eta politikoak pertsonaien barne-begiradaren bitartez eszenaratzeko, Via de Cornoko jendearen nahigabe eta pozak lirikotasun errealista batez kontatuz. Nobela 1946an idatzi zuen, Italian komunismoa nagusituko zela uste zuen garaian; hartara, neorrealismoaren barruan koka daitekeen kronika honetan, ikusiko dugu nola herri klasea ari den apurka-apurka bere buruaren kontzientzia hartzen, klase kontzientzia izatera iritsi gabe ordea.

Idazle gehienak burgesiarena bezala, Pratolinik jende apalaren jarrera morala islatu zuen. Arrazoia?

Idazlearen esperientzia eta oroimena daude agertzen duen unibertso horren jatorrian. Bera ere herri xehe horretako partaide zen, eta horrexegatik izan zuen joera herri hori bere kontagintzaren protagonista nagusitzat hartzeko.

ASTEKARIA
2007ko martxoaren 18a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude