Iwo Jima

  • Iwo Jima, 1944. 21 km koadroko Itsaso Bareko uharte koxkorrak 1.000 biztanle eskas zituen. Iwo Jimak “sufrearen uhartea”esan nahi du, eta horixe zen irlako jarduera ekonomiko bakarra: sufrea ustiatzea. Tokyo urrun zegoen, eta ez distantzia geografikoari dagokionean bakarrik. Inork ez zuen interesik sulfuro usaineko irla gris horretan. Gainera, ur eskasiari aurre egin behar zioten; Iwo Jiman ez dago lakurik, ez ibairik, ez errekarik, ez iturri naturalik. Euriak baldintzatzen zuen erabat irla bolkanikoaren bizitza. Irratiak gerra handi batean sartuta zeudela esaten zien, baina haien eguneroko borroka egarria eta lan baldintza itogarriak jasatea zen.
Urtea amaitzear zela, bat-batean, ontzi inperialak agertu ziren itsasoan. Aste gutxitan 20.000 soldadu japoniar iritsi ziren uhartera eta bi aerodromo eraiki zituzten, irlako biztanleek euren jardunari eusten zioten bitartean. Tadamichi Kuribayashi jeneralak bi erronka zituen: Iwo Jiman gune logistikoa ezartzea eta, ondoren, estatubatuarren erasoari aurre egitea.
 
Ordurako estatubatuarrek begiz jota baitzuten Itsaso Bareko puntu txiki hura. AEBetako itsas armadak Mariana uharteak konkistatu berri zituen, baina hori ez zen nahikoa Japoniara iristeko. B-29 bonbardariekin eraso nahi zuten etsaia baina hegazkin horiek 3.000 km-ko autonomia baino ez zuten eta eskuratu berri zuten artxipelagotik Japoniara joan-etorria egiteko 5.000 km-ko bidea egin behar zuten. Mapa hartu eta hantxe topatu zuten irtenbiderik egokiena, geldialdia egiteko behar zuten puntu aproposa: Iwo Jima.
 
Ez dago garbi japoniarrek espioitzari esker jakin ote zuten amerikarren asmoen berri. Intuizio hutsak bultzatuko zituen seguruenik Iwo Jima babestera. Eta ez zen lan erraza 20.000 gizonekin 100.000 soldaduko armada estatubatuarrari aurre egitea. Horregatik, bigarren mailako kezkak ezabatu behar zituzten. Goiz batez, Iwo Jimako lau herrixketan azaldu ziren soldaduak. Biztanle guztiak esnarazi eta, presaka, azalpenik eman gabe, bi ontzietan sartu eta beste uharte batzuetara eraman zituzten. Han hutsetik hasi beharko zuten bizitza berria.
 
Hortik aurrera Iwo Jimako historia ezagunagoa da. 1945eko otsailaren 16an hasi zen gatazka. 6.821 soldadu estatubatuar eta 18.000 japoniar baino gehiago hil ziren. Inork gogoan ez zuen uharte koxkor galdua mundu guztian ezagun egingo zen hilerri erraldoia bilakatu zen. Eta berriki Clint Eastwoodek Iwo Jimako gatazkaren inguruan bat ez, bi film egin ditu.

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude