Eusko Ikaskuntzak plazaratu berri duen Euskal nortasuna eta kultura XXI. mendearen hasieran izenburuko lanak Euskal Herriko gizartean dauden kultura eta nortasun adierak ezagutu nahirik, egindako ikerketaren emaitzak eskaintzen ditu. Euskal herritarrek nolako nortasun sentimendua duten ikertu dute teknika kuantitatibo eta kualitatiboak erabiliz, besteak beste eztabaida taldeak eta banaka egindako inkestak. Euskal lurraldeei buruz nolako pertzepzioak dituzten, bertako kulturaren barruan euskarari ematen dioten lekua, euskal kulturaren egoera eta etorkizuna sumatzerakoan zer ikusten duten eta antzeko beste xehetasun interesgarri asko bildu dituzte. Helburua, Euskal Herri osoko biztanleek gai hauen gainean dituzten pertzepzio ugarietara hurbiltzea izan da, berauek ulertzen hasteko bide bat proposatuz