K belaunaldiaren ordezkari bizienetakoak

  • Kauta ::Biluzik

    Oihuka

    iraupena ::38'02''

    prezioa ::14.45€

'Biluzik' diskoaren azala
Bitxia da Euskal Herrian azken hamarkada honetan K letrarekin hasten diren musika taldeen izen kopuru handia. Ez hori bakarrik; baita horietako batzuk izan duten arraKasta ere. Azken multzo horretako bat da Andoaingo hirukote hau. Sorreran laukote gisa hasi ziren arren, bidean kide bat galdu zuten. Hala ere, tinko egin dute aurrera eta hala jarraitzen dute, zuzenekoak formaziora egokituz. Bigarren disko honetan metal indartsuan dute hanka bat, baina beste soinu askotara ere zabalik daude: hardcore melodikora, rockera, pop-rockera… Hala ere, ahotsak ukitu melodiko handia dauka kantu gehienetan, eta hori nabarmendu egiten da, intentsitate berezia lortuz. Ahots horrek berak gaur egungo hainbat egoera, injustuak batzuk, azalean gelditu gabe deskribatu, eta horri buelta ematen saiatzen da modu ahalik eta argienean.
Kauta
«Hirukote izatearen ondorioz, soinu rockeroagoa bilatzen saiatu gara»

Eroso zaudete hirukote moduan edo ez duzue baztertzen taldea handitzea?


Xabik taldea uztean gitarra jotzaile baten bila ibili ginen hilabetetan. Azkenean kantuetan zentratu eta bilaketa utzi genuen. Hirukote izatearen ondorioz, soinu rockeroagoa bilatzen saiatu gara. Hala ere, nahiz eta oso gustura egon hirukote gisa, ez dugu baztertu aurrerago beste gitarra jotzaile bat hartzeko aukera.

Metal indartsuaren oinarria eta ahots melodiko indartsua ezinbestekoak dira?


Estilo askotako musika ugari entzuten dugu. Lan honetan ez dago estilo bakarrik: kantu rockeroagoak, metaleroagoak eta poperoagoak daude. Ahotsarekin ere berdin, nahiz eta oinarria melodia den.

Zeren aurrean zaudete “Biluzik”?


Gizartearen aurrean, lagunen aurrean… Kauta ez da soilik izen bat, bizimodu, elkarbizitza, lagun talde, familia, sentimendu bat da, eta biluzte hori arlo guztietan ematen saiatzen gara.

Luxuzko produkzioa izan duzue, eta horretan zeresan handia izango zuen Haritz Harreguyk...


Haritzekin lehenengo diskoa grabatu eta bikain pasa genuen berarekin, baita asko ikasi ere. Hala, bigarren diskoa berarekin grabatzera Garatera jo genuen. Oso gustura gaude, nahiz eta beti aldatzeko zerbait gelditu.

Euskal Herriko diskoetxe handienetako batean zaudete. “Askatasunik galdu duzue eroso egotearen esperoan”? Batzuek diote diskoetxeen lana gaur egun ez dela hain garrantzitsua...

Teknologia berriei esker edonork disko bat grabatu eta kaleratu dezake. Baina nahiz eta autoekoizpena geroz eta talde gehiagok egiten duten, oraindik ere diskoetxe batek betetzen duen papera oso garrantzitsua da, batez ere promozio mailan. Gu oso eroso gaude, baina egia da disko bat autoekoizten duzunean zuk duzula guztiaren kontrola –salmentak, promoa, diseinua…– eta diskoetxe batean zaudenean hori murriztuagoa dagoela.

ASTEKARIA
2007ko martxoaren 18a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude