argia.eus
INPRIMATU
Joan Maria Uriarte bakegintzak behar duen adiskidetzeaz
  • Joan Maria Uriarte ::Adiskidetzea

    Idatz

    orrialdeak ::112

    prezioa ::3€

Pilar Iparragirre 2007ko martxoaren 18a
'Adiskidetzea' liburua
Gure gizartearen gaurko eginbide nagusiak baketzea, normalizatzea eta adiskidetzea direla-eta, Justizia eta Bakea Elizbarrutiko Idazkaritza Sozialak euskaraz eta gaztelaniaz plazaratu du Adiskidetzea, Joan Maria Uriartek XIV. Rikardo Alberdi Aste Sozialean aurkeztutako txostena. Pertsona eta taldeek elkarrenganako errespetuan oinarritutako bizikidetza berreskuratzea da egilearentzat adiskidetzea. Eginbide hori kristauek ondo ulertzeko, eta Elizak jokatu beharreko papera azaltzeko osatu du liburua Uriartek.