Amaia Alvarez Uria, Josune Muñoz eta Iratxe Retolaza irakasleek eta Gema Lasarte kazetariak
Sareinak izeneko literatur bloga (
http://eibar.org/blogak/sareinak) sortu dute. Euren helburuak, besteak beste, emakume idazleen lanak ezagutzera ematea, literatura eta feminismoa euskaraz Interneten bidez lotzea eta emakumeek literatur esparruan sorturiko informazioa jasotzea dira. Euskal literaturari, emakume idazleei eta feminismoak bizi duen egoerari buruzko hainbat artikulu aurki daitezke bertan.