argia.eus
INPRIMATU
Royalek dio Europako Hizkuntza Gutxituen Karta sinatuko duela
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko maiatzaren 03a
Angelun (Lapurdi) izan da Segolene Royal Frantziako Presidentziarako hautagai sozialista, eta berak esan du Frantziako presidente egiten badute Europako Hizkuntza Gutxituen Karta sinatuko duela. Hari horri tiraka, Frantziako hizkuntza eta kultura gutxituen eskubideak defendatzen dituen elkarteak, Frantziako EBLUL-ek, sinadura bilketa hasi zuen otsailean, Presidentziarako hautagaiei hainbat eskaera egiteko. EBLULek eskatu du batetik, erregioetako hizkuntzak eta kulturak irakasteko aukera, bestetik, irrati eta telebista zerbitzu publikoak (erregioko hizkuntza frantsesaren pare jarrita), eta hirugarrenik, erregio hizkuntzekin errespetuz ariko den ingurune publikoa. Hori horrela izateko, hautagaiei eskatu die Konstituzioa aldatzeko, Europako Hizkuntza Gutxituen Karta izenpetzeko eta erregioei zein elkarteei hizkuntzak eta kulturak babesteko beharrezko eskuduntzak eta baliabideak emateko. www.desdroitspournoslangues.org web gunean sina daiteke eskaera. Presidentziarako hautagaiei bidaliko zaien galdetegia ere irakur daiteke.