argia.eus
INPRIMATU
Ipuinak, familiak solas egin dezan
  • Gladys Herrera Patiño ::Oso familia normala

    Desclée

    orrialdeak ::38

    prezioa ::10.80€

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 03a
'Oso familia normala' liburua
Desclée argitaletxeak kaleratutako Solas Egiteko ipuinak saileko liburuen helburua 5 urtetik gorako seme-alabak dituzten familiei Umeen Eskubideei buruzko Konbentzioa hurbiltzea da. Oso familia normala deritzan kontakizunean, Josu eta Mikel mutikoen eta bere gurasoen elkarbizitzaren berri ematen da. Familian ez dio inork etxeko lanei muzin egiten. Aitak denentzako gosaria prestatzen du, eta amak bazkaria; edo alderantziz. Eta mutiko biek harrikoa egiten dute, alditan batek, alditan besteak. Etxe hartan nork bere ohea atontzen du, arropa zikinak jaso eta logela txukundu. Eta norbaiti betebeharra ahazten bazaio, ondo asko daki isun bat ordaindu beharko duela. Normala da. Horregatik gelditzen dira harri eta zur Sandra lagunak harenean etxeko lan guztiak bere amak egiten dituela aitortzen dienean