argia.eus
INPRIMATU
Maite dituenei laguntzeagatik asko nekatutako alaba
  • Jon Suarez ::Loa, loa

    Gero

    orrialdeak ::28

    prezioa ::6.50€

Pilar Iparragirre 2007ko martxoaren 11
'Loa, loa' liburua
Jon Suarezek idatzi eta Jokin Mitxelenak marraztu duten kontakizun samur honen narratzaileak amatxo sendagilea eta aitatxo pizzeria bateko sukaldaria ditu. Amatxok gaixoei tirita zaharrak kendu eta berriak jartzen pasatzen du eguna, aitatxok etengabe pizzei gazta, olibak, antxoak eta bestelakoak jartzen dizkien bitartean. Eta jakina, porru eginda etxeratzen dira beti biak. Orduan, txikiak atseden hartzen laguntzen die, behar duten guztia maitasun osoz eskainiz. Baina, noski, ahalegin horrek ere nekatzen du bat!