argia.eus
INPRIMATU
36ko Gerra
  • Xabier Lasa ::Ahozko historia: oroimenean lokartutako ahotsa

    Oroituz-Andoain

    orrialdeak ::552

Pilar Iparragirre 2007ko martxoaren 11
'Ahozko historia: oroimenean lokartutako ahotsa' liburua
1936ko Gerra Zibila galtzaileen eremuan bizitzea egokitu zitzaienen ahotsak eta oroimenak ahanzturaren txokora baztertu nahi izan zituzten hala frankismoak nola demokrazia formalak. Horixe eragozteko asmoz osatu zen Andoainen Lurpean gordetako historia oroituz taldea, eta erakunde horri esker ikusi berri du argia Xabier Lasa Bergarak osatu duen Andoain: Askatasunaren alde eta frankismoaren aurka borrokatu zutenak oroituz idazlanak. Izenburu aurre gisa honako oharpena darama liburuak: Ahozko historia: oroimenean lokartutako ahotsa. Gerra Zibilaren (1936-1939) eragina Gipuzkoako herri bateko bizitza sozialean. Andoaindarren ahozko iturriak eta agiri idatziak uztartu ditu egileak 36ko Gerra Zibilak herrian izandako eraginaren gainean xehetasunez jositako ikuspegia eskaintzerako orduan.