Donostiako Victoria Eugenia antzokia hurrengo astean inauguratuko dute, sei urtez luzatu diren eraberritze lanen ostean. Antzokiak bi areto berri izango ditu: dantza aretoa eta formatu txikiko emanaldietarako egokitutako klub aretoa. Bestalde, 890 eserleku izango ditu, lehen baino 200 gutxiago, baina horrek espazioa emanaldi desberdinetarako egokitzea ahalbidetuko du. Victoria Eugeniak denboraldi berrian jasoko dituen bederatzi emanalditarako sarrerak agortu egin dira jada. Horien artean daude, besteak beste, Mikel Laboa eta Benito Lertxundiren kontzertuak eta Aukeran dantza taldearen ikuskizuna.