argia.eus
INPRIMATU
PSE-EEk sistema eleanitza proposatu du hizkuntz ereduekiko
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko maiatzaren 03a
PSE-EEk hizkuntz ereduei buruz proposatutako sistemak euskara, gaztelania eta ingelesa hartzen ditu kontuan. Isabel Zelaa PSE-EEko Gizarte Politiken idazkariaren iritziz, elebitasun orekatua bermatzen du proposamenak. Alabaina, alderdiak aurkeztu duen portzentaia-dantza ikusi eta batuketak eginda, berme hori airean dagoela begibistakoa da: eskolek, nahi izanez gero, haur hezkuntzan %70-75 irakats ahalko lukete gaztelaniaz, Lehen Hezkuntzan %60ra irits daiteke portzentaia eta Bigarren Hezkuntzan %53ra.