Paul Austerren NewYorkeko trilogiaren lehenengo kontakizuna da Txalaparta argitaletxeak kaleratutako Kristalezko hiria. Paul Karasik eta David Mazzucchellik nobela grafiko izan zedin egokitu zuten 1994an eta XX. mendeko ehun komiki onenen artean hautatu zuen Comics Journal aldizkariak. Euskarazko bertsioa Harkaitz Canori zor zaio, baita Paul Austerren nobela honi egindako moldapenen argitasunen gaineko zehaztasunak ere. Nobela grafikoak, emaztea eta semea galdu dituen idazle mindua du protagonista, eta identitatearen aldakortasunaz dihardu. Bera ez zen norbaitez galdezka hasi zitzaion telefono dei bat jaso zuenean hasi zen istorio guztia.