argia.eus
INPRIMATU
Xabier Mendigurenen jende ibiltarien gaineko kontakizuna
  • Xabier Mendiguren ::Karabana batean bizi naiz

    Elkar

    orrialdeak ::48

    prezioa ::7,25€

Pilar Iparragirre 2007ko martxoaren 04a
'Karabana batean bizi naiz' liburua
Xabier Mendiguren Elizegik idatzi eta Patxi Gallegok marraztutako Karabana batean bizi naiz zortzi urtetik gorako irakurleei zuzendua dago. Gutxi gorabehera adin hori du Danielek. Ijito haur hori izango dugu liburu honetako kontalaria. Familiaren karabanan batetik bestera ibiltzea du gustuko Danielek, baina batzuetan ezin izaten du, familia arazoengatik. Adibidez Euskal Herriko txoko batean aitona gaixotu eta harentzat adeitasuna eskatuz aita medikuei oldartu ondoren, pestañiak etxeko jauna espetxeratu dutenean.