argia.eus
INPRIMATU
Jainkoen sariak
Juan Ramon Makuso 2013ko maiatzaren 03a
Juan Ramon Makuso
Goizaldeko argiak begietan talka egin du. Begiek ez dute sinesten aurrealdean ikusten dutena. Ikusten dutena itsutu egin direla da. Oharkabean izan da guztia.
 
– Egunon, zer gertatzen da?
– Ikaratu egin nauzu eta horregatik nire kolpea esnarazteko.
 
Ez zuen ulertzen zer gertatzen zen, baina Narciso jainkoaren kondairaren antzerakoa izan zen. Ezin zuen sinestu bere ilusioa nola bete izan zen. Oharkabe, denen ahotan zebilen. Denon ahotan ibiltzearekin batera, belarriak soinuz gainezka gelditu zitzaizkion. Munduko erdigunea sentiarazteko parada eman zion. Mundua zabala zen eta bera jendez inguratuta, laudorioak entzuten.
 
– Ametsak beldurtu egin nau.
– Orduan orrialdea pasa. Liburuetan hori gertatzen da, amets gaiztoak desagertzen dira.
 
Ez zituen ontzat hartu ohekidearen hitzak. Beste hitz batzuk entzun nahi zituen. Baina errealitatea gordina da. Guk uste dugu zerbait dela denon ahotan egotea, tarteka idazten dugulako. Tarteka sariak banandu egiten dizkigutelako. Banandu, haurrei gozokiak banatzen zaizkien bezala, kontent geratzeko.
 
– Eskuartean daukadan liburuak hauxe dio: “Jainkoak maitatzen dituztenak, horiek, gazte hiltzen dira”.
 
Atea itxi eta lanerako bidea hartu zuten.