argia.eus
INPRIMATU
Herri euskaldunenak Mutriku eta Markina
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2007ko martxoaren 04a
EUSTATek Udal-adierazleak 2006 txostena aurkeztu du eta hor ageri denez, Mutrikun eta Markina-Xemeinen euskaldunen portzentaia %85era heltzen da, EAEko portzentaia altuena. Hiriburuei dagokienez, Donostian 60.415 euskal hiztun bizi dira, Bilbon 53.051 eta Gasteizen 31.482. Donostian hiru lagunetik batek hitz egiten du euskaraz. Bilbon eta Gasteizen, zazpitik batek.