Carlos Ibañezen gidaritzapean Espainiako eta Suitzako ikerlari taldeak saguzarren odolaren analisian oinarritu du ikerketa, jaten dugunak markak uzten baititu odolean. Zehatz-mehatz “isotopo egonkorren” metodoa erabili dute. Horren bidez, izaki biziek elikadura-katean duten lekua ezagutu daiteke, ehunekotan karbono eta nitrogeno-maila neurtuz. Saguzarren harrapakinak diren ornogabeek askoz ere isotopo gutxiago dituzte txoriek baino eta hori odolean islatzen da.
Espainiako hegoaldean bizi diren saguzar erraldoien odol-laginak martxotik urria bitartean hartu dira (neguan hibernatu egiten baitute), eta lagin horietan opinarrituta ateratako ondorioa hauxe: txorien migrazioen arabera dago saguzar erraldoiaren dieta. Alegia, udaberrian ornogabeak eta txoriak jaten dituzte, udan ornogabeak batez ere eta udazkenean txoriak dira gehienbat jaten dituztenak.
Udaberrian ornogabeak eta txoriak jateak zera adierazi nahi du: txori asko hil egin dela neguan eta elikadura osatzeko ornogabeak jan behar dituela.
Beraz, harrigarria baina egia: gautxoriak haragijaleak izan daitezk