argia.eus
INPRIMATU
Markuletaren azken poemak
  • Gerardo Markuleta ::Ezjakintasunak

    Alberdania

    orrialdeak ::86

    prezioa ::12.20€

Pilar Iparragirre 2007ko martxoaren 04a
'Ezjakintasunak' liburua
Dakiguntxoak baino ez dakigunak adierazten omen gaitu ondoen, Gerardo Markuletak dioenaren arabera. Eta askojakina baino ezjakina nahiago duelako plazaratu du Alberdania argitaletxearen eskutik Ezjakintasunak izenburuko liburua, bere bosgarren poema bilduma. Liburuan jasotako poemak bost ataletan banatu ditu: ezjakintasunekin hasi, barne-kostaldeekin segi, haiku moduko olerkiez osatutako Haigu atalarekin jarraitu eta Ziri-marrak eta Zirrikituak izena daramaten atalekin amaitzeko. Ateak maite dituen poeta honen galderen artean, honakoak daude: Zenbatgarrenean zuen/ urak ikasi bidea? Zein unetan atertu du/ maitasuna ekaitza, eta/ hasi ekaitz maitasuna?/ Boza galdutakoari/ berdin-berdin ote zaio/ zein hizkuntzatan den mutu?