argia.eus
INPRIMATU
Mendeurrenak eta omenaldiak
  • Batzuen artean ::Euskera

    Euskaltzaindia

    orrialdeak ::602


Pilar Iparragirre 2007ko martxoaren 4a
'Euskera' aldizkaria
Euskaltzaindiak plazaratzen duen Euskera aldizkariak azken zenbakian, Plazido Muxika Berrondoren mendeurrena dela-eta bere bizitzaz eta lanaz hainbat zertzelada eskaintzen ditu. Bestalde, Andima Ibiñagabeitia, Imanol Berriatua eta Gorgonio Renteria idazleei egindako omenaldia ere oso kontuan izan dute. Amaia Eguren, Andres Urrutia, Txomin Peillen, Bernardo Atxaga, Xabier Kintana eta Igone Etxeberriaren lanak ere plazaratu ditu aldizkariak, baita Olerki barriak Kaliforniatik bialduak ere, partitura eta guzti. Iraganeko idazleei eskainitako tarte gehiago ere badira. Izan ere, Frantzisko Ignazio Lardizabal Urretabizkaiaren II. mendeurrena da, eta hari buruz idatzi dute Patxi Aierbek eta Andres Urrutiak. Mikel Zalbidek eta Beñat Oyharçabalek, berriz, Lardizabalek osatutako gramatika dute gaitzat.