Hizkuntz ereduen sistema dela-eta, Euskadiko Eskola Kontseiluari erantzunez, Julen Etxeberria Sortzen-Ikasbatuaz elkarteko koordinatzaileak Berrian esanak: "Eredu bakarrak malgua eta autonomoa izan behar du, bai, baina gutxienez D ereduaren mailatik gorakoa, D ereduak ere askotan ez baitu ikaslea euskalduntzen. (...) Euskadiko Eskolako Kontseiluaren proposamena indarrean jarriz gero, gerta daiteke emaitzak leku batean eta bestean ezberdinak izatea. Horregatik, Administrazioaren funtzioa ezinbestekoa da, berak kontrolatu behar baitu hori".
Jon Urrusolo Eskolak Euskaldundu ekimeneko LAB Irakaskuntzako ordezkariak Berrian esanak: "Zoritxarrez, uste dut PSE-EEren inguruko sektoreak pozik uztera joko duela [Hezkuntza Sailak]. Euskadiko Eskola Kontseiluaren proposamenak horretarako aukera eskaintzen dio".