argia.eus
INPRIMATU
Artea eta industriaren mundua batu ditu Disonancias proiektuak
Jon Torner Zabala @jtorner 2007ko martxoaren 04a
Artea industriaren munduarekin lotzeko xedez jaio zen Disonancias (Disonantziak) proiektua. Antolatzaileek, aurkeztu ziren 34 herrialdetako 150 lagunen artetik 15 aukeratu zituzten. Artista horiek Euskal Herriko hamar enpresatan garatu dituzte euren proiektuak, berrikuntza ardatz gisa hartuta. Emaitzak prototipo, esperientzia interaktibo eta ikus-entzunezko dokumentalaren bidez aurkeztuko dituzte martxoaren 2an, Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Gunean (Tabakalera zentroan). Disonancias ekimenaren inguruko ekitaldi gehiago ere izango da egun horretan eta hurrengoan Donostian. Informazio gehiago: www.disonancias.com.