argia.eus
INPRIMATU
Adierazpenak
2007ko martxoaren 04a

Asier Hormazak El País egunkarian: "Euskal antzerkiari zera falta zaio, administrazioak euskal interpretazio mundua eta kultura oro har industriatzat jotzea. Hemen oso profesional onak daude ikuspuntu artistiko nahiz teknikotik, baina denak kanpoan dabiltza lanean. Garrantzitsua izango litzateke Eusko Jaurlaritza honetaz konturatzea eta euskal kulturan dihardugunon alde egitea. Orain, bakarrik egiten dute apustu gure alde kanpora atera eta kanpoan arrakasta lortzen dugunean".

 

Alex Angulok Berrian: "Telebistaren arazoa da, jende gehiegik ikusten zaituela. Pertsonaia horrek gainontzeko lanetakoak, antzerkian edo zineman eginikoak oztopatzen dituenean arazo bilakatzen da. Oso zaila da aktore batentzat, beste pertsonaia bat antzezterakoan, telesaileko horren ezaugarri guztiak desagerraraztea. Istorio bat kontatu ahal izateko, askoz hobe da aldez aurretik inork ezagutzen ez bazaitu. Zoragarria litzateke film bakoitzean nire ezaugarri guztiak eraldatu ahal izatea, izena bera ere bai".

 
 

Ane Muñozek Garan: "Niregatik balitz, laburrak egiten jarraituko nuke genero bezala asko gustatzen zaidalako. Baina ez noa inora horrekin, eta dagoeneko lotsa ematen dit hainbeste fabore eskatzeak".