Zarauzko Udalak bertako ikastetxeen artean urtero antolatu ohi duen Salbatore Mitxelena literatur lehiaketak bere XXIV. edizioa bete zuen 2005ean. 774 literatur lan jaso omen zituzten denera, inoiz baino gehiago Udaleko Euskara Zerbitzuak azaldu duenez. Orduan sarituak gertatu ziren haur eta gazteen lanak dakartzate orain plazara Salbatore Mitxelena XXIV. literatur lehiaketa liburuan. Era guztietako ipuinak eta olerkiak aurki daitezke bertan. Sarituak nortzuk izan ziren? Denak aipatzerik ez dugunez, horra lehen saria jaso zutenen izen eta abizenak: Iñaki Garate González, Irati Mujika García, Amaia Aranbarri Oiarzabal, Bingen Eceiza Alday, Manex Serras Saenz, Imanol Sarobe Aldalur, Garazi Eizagirre Agoües, Izaskun Larrañaga Sánchez, Alexander Gurrutxaga Muxika eta Maddalen Serras Saenz.