argia.eus
INPRIMATU
Rory Gallagherren musika kementsua
  • Jon Gurrutxaga ::Rory Gallagher. Kemena eta leialtasuna

    Haria

    Orrialdeak ::254

    prezioa ::12 €

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 03a
'Rory Gallagher. Kemena eta leialtasuna' liburua
Jon Gurrutxaga kazetari eta musikaria da. ARGIAko kolaboratzaile honek besteak beste Arima Beltza taldean abestu eta bateria jo zuen hainbat urtez, eta orain Uek taldean ari da.Oso gaztetatik miretsi izan duen beste musikari bati buruz hitz egiten digu Rory Gallagher. Kemena eta leialtasuna deritzon bere aurreneko liburuan: 1995eko ekainaren 14an zendu zen musikari eta konposatzaile irlandarraren nondik norakoak eta diskografia ditu gai. Ulster-eko Ballyshannon herrixkan jaio zen Gallagher, 1948an. Txikitatik musikari bihurtzea izan omen zen bere lehentasuna. Gurrutxagak riff originalak egiteko zeukan gaitasuna azpimarratzen du liburuan, The Rolling Stones taldean parte hartzeko eskaintzari Gallagherrek ezezkoa zergatik eman zion azaltzeaz gain.