argia.eus
INPRIMATU
Izenak
Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm Jon Torner Zabala @jtorner 2007ko otsailaren 25

Uxue Alberdik Aulki bat elurretan (Elkar) ipuin liburua argitaratu du. Suediara eramango gaituzten istorioak biltzen dituen lan horrekin, Igartza Saria irabazi zuen idazle elgoibartarrak 2005ean.

 

Amaia Iturbide bilbotarrak Lore mutuak eta tuaren ezkontzak izenburuko poema liburua plazaratu du. Madrilgo Atenea Linguistika Aplikatuen Zentroak argitaratu du Iturberen laugarren poema liburua, Biblioteca Vasca bilduman. Bilduma horretako gainontzeko lanetan bezala, jatorrizko bertsioaren ondoan gaztelaniazko itzulpena dute poema guztiek.

 
 

Agustin Tiferen eskulturak eta Txabi Sagarzazu, Carlos Bizcarrondo eta Javier Chocarro pintoreen koadroak izango dira ikusgai Donostiako Kutxa Boulevard aretoan, martxoaren 1era bitartean. Beheko irudiko paisaia Javier Chocarrok margotu du.

 

Gilberto Gil musikari brasildarrak kontzertua eskainiko du hilaren 27an Gasteizko Principal Antzokian. Caetano Velosorekin batera, musikari belaunaldi oso baten erreferentea da lau hamarkadaz doinu tradizionalak eta tendentzia berriak maisutasunez uztartu dituen musikari hau.