Impression, soleil levant

  • Ez naiz informazio bereziaren jabe; eta, hala ere, han-hemenka jasotako zertzeladekin, izenburuko paisaia inpresionista irteten zait. Alegia, inpresioa dudala Barajasko atentatuak gauzak aldatu bai, baina ez duela ezer zapuztu: eguzkia datorrela.

    Batasuna

    Disimulatu nahi izan zuten ustekabean harrapatu zituela eztandak, nahiz ez ziren iritsi aitortzera nolako kaltea egin zien. Eta, beste behin, zutitu egin dira egoera zailetik, boxeolari egoskorra egurpean nola.
     
    Berriki deskubritu dute autonomia ez dela, berez, independentziaren etsai, izan daitekeela independentziara bidean tarteko geltoki. Baita Iparraldea eta Hegoaldea ibilbidearen puntu ezberdinetan daudela, zati bat derrigorrez egin behar dutela bakoitzak bere aldetik. Norbaitek bota du, mespretxuz bezala, hori Konstituzioak berak ere badioela. Arraioa! Batasunak onartzen badu Konstituzioan kabitzen den marko politikoa, ez al gaude orduan konponbidetik oso gertu?
Mikel Irizar
Alberto Elosegi
Zapatero

Honek ere, esan beharrik ez dago, ez zuen bonbarik espero Barajasen. Oraindik ez zaio tonto musua erabat ezabatu, bezperako iragarpen bizi laburrekoak hormigoi azpian lurperatuta. Ez du, haatik, zuhurtzia galdu inongo momentutan; alderantziz, une oro erakutsi du –nola edo hala– beste saio baterako prestutasuna.
 
Bunker judizialak argi erakutsi dio ez diola inongo laguntasunik emango. Bere iraganaren morroi dugu ZP: onartu egin zuen aginte judiziala alderdien artean banatzea eta, Batasuna erasotzeko, alderdien legea bultzatu zuen; orain ezin ditu aldatu. Eta tematu egin da lehentasun okerrean: PP ez du bereganatuko prozesuaren hasieran, baizik amaieran, indarra erakutsi eta gero. Orain lehentasunezkoa du azeleratzea, erakustea gai dela ibilbide zailean helmugara –helmuga batera– iristeko.
Rajoy

Hau ere tematu egin da, atzera bueltarik ez duen zuloan sartu arte. Nekez izango du egokiera hoberik –gogoratu Zapatero tonto musuarekin– Espainiari bere estrategiaren abantailak saltzeko. Eta hala ere, inkestetan ez du aurrera egin, baizik atzera. Espainia bat bereganatu du, baina haren preso bihurtzearen truke. Eskuin muturtuak ez dio gehiengorik emango, eta Rajoy ezin da mugitu zentro aldera, sostengu gehiagoren bila.
 
Ordea, gorteetan ez bezala, eremu judizialean eta hedabideetan bera da aginte eta ZP oposizio. Hirugarren eta laugarren aginteetan gehiengoa du PPk, exekutiboan eta legegilean ZPk duen bezalaxe. Ez da berdinketa, baina bai oreka. Horrelako borrokak gogorrak izaten dira, luzeak, nekagarriak.

Ibarretxe

Toki bat baino gehiagotan entzun ditut hil kanpaiak, Ibarretxeren etorkizun politikoari buruz. Egia da ez duela toki garbirik bi karriletako prozesuan; eta nabarmena da alderdi gehienek nahiago luketela lehendakari moldagarriago bat, bere alderdia bera barne. Baina nago jendartearentzat duintasunaren paladina bihurtu dela Ibarretxe eta alderdietako buruei aitortzen ez zaien errespetua diotela herritar askok. Epaitegiko sartu-irtenak areagotu egin du irudi hori eta, gogoratu, Ibarretxe gai izan zela 600.000 boto biltzeko, egur garaian.
 
Bi urte ditu oraindik aurrean, eta hemen nire apustua: denbora horretan egoera politikoa bideratzen bada, Ibarretxe ez da hurrengoan aurkeztuko; ordea, egoerak itsusira egiten badu, kontuz! Ibarretxe tematu egin da tokatu zaion zama helmugaraino eramaten –tarteko helmuga bada ere– eta ez du erraz etsiko.

Monet

Izenburua Monet-i kendu diot: Impression, Soleil levant, (1873); Huile sur toile. Claude Monet. Ederra da oso, nire hau baino ederragoa.

ASTEKARIA
2007ko otsailaren 25a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude