Iruñeko hainbat gurasok eta hezkuntza arloko profesionalek sortu dute plataforma. Iruñeko Udalari eskatu nahi diote euskarazko haur eskolak irekitzeko. Iruñean, 16 haur eskolatatik bi dira euskarazkoak eta 123 haur sartzen dira. Azken hamabi urteotan euskarazko haur eskolarik ez dela zabaldu salatu dute plataformako kideek.