argia.eus
INPRIMATU
Karlos Argiñanoren 2001 errezeta merke eta erraz
  • Karlos Argiñano ::Gran recetario. 2001 recetas sanas, baratas y sencillas

    Bainet Media

    Orrialdeak ::800

Pilar Iparragirre 2021eko ekainaren 30a
'Gran recetario. 2001 recetas sanas, baratas y sencillas' liburua
Edozein etxetan egunero platerera atera daitezkeen osagaiekin egindako errezetak dira Karlos Argiñanok Gran recetario. 2001 recetas sanas, baratas y sencillas izenburuko liburu mardulean azaltzen dituenak. Entsaladak, barazkiak, patatak egiteko hainbat eta hainbat modu, arroza maneiatzeko beste hainbeste era, pasta erabiliz egin daitezkeen makina bat gutizia, zopak eta kremak, arrautzek eskaintzen dizkiguten aukera paregabeak, diru asko xahutu gabe eros ditzakegun haragiekin lor daitezkeen platerkada gozoak, bakailao freskoak edo bestelakoak prestatzeko modu ugari, beste arrain motekin egin daitezkeen plater ez oso garestiak eta, jakina, ahoa gozatuko diguten hainbat eta hainbat postre. Errezeta horietako batzuen argazkiak ere badira liburuan.