argia.eus
INPRIMATU
Aisha eta tximeleta zuria haurrentzako kontakizuna
  • Belen Lucas ::Aisha eta tximeleta zuria

    Gero

    Orrialdeak ::34

    prezioa ::6.50 €

Pilar Iparragirre 2007ko otsailaren 25
'Aisha eta tximeleta zuria' liburua
Tximeleta zuriaren bisita jasotzen duen hiria oso handia da eta jende asko bizi da bertan. Haraino iritsi ziren Aisharen gurasoak eta amona ere, oso urrun dagoen herrialde batetik. Hiriko beste jende gehienaz bestelako ohiturak ditu Aisharen familiak, oraindik ez baita asko egokitu bizileku berrira. Uda da, eta hiriko haurrek kalean jostatu ohi dute goizetik gauera, beren amek etxera deitzen dieten arte. Aishak, ordea, leihotik ikusten ditu besteen jolasak, haiekin ibiltzeko irrikaz badago ere. Baina gauzak aldatzear daude.