argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2007ko otsailaren 11
Pablo Suberbiola Arkaitz Zarragari erantzunez erabili.com-en: «Zer gertatuko litzateke, funtzionario izateko asmotan diren PL 2 eta 3-ko ikasle (potentzial)ei, euskara, ikasi ‘beharreko zerbait bezala’ proposatu beharrean (nolabait esatearren), erabat hautazkoa den lorpen bezala planteatuko balitzaie, eta gainera lorpen hori diruz ondo saritu? (...) Demagun hartzen duela Osakidetzak (edo, zergatik ez, Herrizaingo Sailak) eta halako zerbait proposatzen duela, publikoki: '2010 edo 11ko lan eskaintza publiko batean parte hartzeko orain izena ematen duen edozein euskal herritarri, eta gaur egun euskara batere ez edo gutxi dakien hari, eta hemendik hiru-lau urtera lan eskaintza publikoko probak berriz BECean egiten direnerako, euskara ikasi duenari, ikasteko moldatu denari (klaseetara joanda -lanorduz kanpo-, ezagunekin hitz eginda, EiTB ikusi-entzunda...) lehentasun majo bat (x) emango zaio lan eskaintza horretan plaza lortzeko. Eta lan eskaintzan lehentasun hori emateaz gain, funtzionario plaza lortzen badu, sari gisa, sartu aurretik euskara ikasteko moldatu delako, adibidez 60.000 euro emango zaizkio'. (...) Zer inpresio?».