Enborra nahi eta adarra jo


2007ko otsailaren 04an
Hirurogeita hamar urte datorren apirilean Gernika bonbaz suntsitu zutenetik, euskal lur errearen gainean indarrean dirauen Estatu espainiar horren orubea marraztuz, eta oraindik ere «prezio politikoaz» mintzatzen direnak entzun behar ditugu.

Hiru saio gatazka luze eta odoltsuari irtenbide baketsua eta demokratikoa eman nahian, eta gaudenetan gaudela aitortu behar. Prozesuaren inguruko eztabaida prozeduren gaineko bihurtu nahi digute berriz ere, eta ez da hori. Bestelakoa da prozesu demokratikoak behar duen mamia. Euskal Herrian euskaldun bizitzeko aukera librea, zer bestela.

Baina guk enborra nahi eta haiek adarra jo. Prozesua bide onetik abiatzeko moduko proposamena bada, izan, Anoetan aurkeztu zena, eta mahai batean zein bestean bada modurik mamiari heltzeko eta konpondu beharrekoak, pausuz pausu, konpontzeko. Zergatik ez da egiten, orduan? Konpromisoak hartu izan badira, arlo batean zein bestean, zergatik ez dira bete?.

Ez gara geure etxearen jabe. «Geure instituzioen defentsan» manifestazioa egitera deitu du EAJk Ibarretxe lehendakaria justiziak prozesatu duelako. Ez bera bakarrik. Baina bera ei da «gure instituzioa». Baina horrela da, benetan? Badugu euskaldunok, gaur eta hemen, geurea den instituzio politikorik? Eta geurea den justizia-epaitegirik?

Galdera hauei erabateko erantzuna eman aurretik, aztertu ondo, mesedez, aipaturiko instituzio hauen portaera, esate baterako, Madrilgo Auzitegi Gorenak 23 gazte euskaldunen aurka eman berri duen kartzelaratze-agindua dela eta; zer egin dute «gure» instituzio horiek?

Neurriarekiko desadostasuna agertu prentsaurrekoan, eta segidan gazteok atxilotu, beraien alde manifestatu direnak ere berdintsu jipoitu eta atxilotu. «Baina egin dezakete besterik?», esango digu norbaitek. Hortxe da, bada, gakoa. Ezin badute besterik egin, orduan da benetan larria egoera, horrek esan nahi baitu «geure» bezala aurkezten diren instituzio horiek ez daudela geure zerbitzura, euskaldunon aginduetara. Hor hurrengo galdera larria: noren aginduen menpe daude, gaur eta hemen, instituzio politiko autonomiko horiek?

Euskaldunok geure etxean, Euskal Herrian, erabaki ahal izateko aukera eskainiko digun prozesua behar dugu. Denok erabaki, inortxo ere bazterrean utzi gabe.
Ez gaude egoera horretan, eta horra heltzeak ez du erraza ematen, gaudenean gaudela. Baina honetan ere badago zer argitu: aurreko bederatzi hilabeteetako prozesua guztiz hautsi dela diote batzuek, eta setati ekiten diote bereari: apurtu dela eta apurtu dela, ETAk apurtu duela.

Baina hemen galdera da: ETAk apurtu ote du prozesua? Berak bakarrik? Eta hala bada, zergatik dihardu orain esaten prozesuak aurrera egitea nahi duela, horretarako prest dagoela? Nor ez dago prest, aldiz, prozesuari ekiteko orain? Zergatik, konpromiso sinesgarririk ikusten ez duelako ETAren aldetik? Baina hala mintzatzen dena, dela PSOE, dela EAJ, prest dago orain -lehen ez bezala- sinatzen dituen konpromisoak oso-osorik betetzeko? Posible izan daiteke hemendik aurrera, alde guztiek, mahai batean zein bestean, konpromisoak hartu eta hauei eustea? Nork dio ezetz eta zergatik?

Galdera hauek argitu beharrekoak dira. Benetako prozesu demokratikoa behar-beharrezkoa dugulako, eta horretarako aukera badagoelako. Ez dugu nahi, inola ere, orain, bake prozesu demokratikoaren ordez, batzuek beraien txistera ezkututik «geure» instituzio autonomiko konstituzionalen edizio moldatu berririk ateratzerik.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude