Kaka morralean!


2007ko urtarrilaren 28an
Gabonetako oporraldian ala Aste Santukoan izan da? A, ez Gabonak ziren bai, etxez etxe kantuan eta eskean ibili dira gure herrian eta! Ba, esaten ari nintzaizuen bezala, egun santu hauetan ez ordutegi eta ez ordena ibiltzearen ondorio, gauen ohean loak hartu ezinean nengoela, urtea amaitu orduko aldatu, berritu edo bideratu beharreko ohitura eta jarrerez ari nintzen neure buruarekin.

Hala, egundoko zerrenda bistaratu zait begiak itxita nengoen artean: «berehalaxe hasi behar diat elikadura sano eta neurrikoaren bidean; juergak egiteko adinik ez dagoela baina, nik dabilkidan martxarekin, gutxi egin eta hobe -ze erremedio!-; Eguberrietan xahutu diruak berreskuratzerik ez diat baina gastuak murriztu behar dizkiat, mixeria konpartitu. Gabon gauean familian eta jendartean lortutako xarma bide luzez mantentzen saiatuko nauk; kirola! eztiat ezer egin aspaldian, beraz, berehala eskuratu behar dizkiat bailarako kiroldegietako txartel elektroniko guztiak; lan planin bat egiteko agenda aproposena ere hartu behar diat bada, anabasa saiheste aldera...»

Iritsi da urteberria eta zer? Kaka morralean! Jan-edana neurtu eta sanotu nahian hasi asmoa, hara zertan den. Honezkero ireki dituzte sagardotegi gehienak eta zein egoten da txotx entzun eta joan gabe? E? Ertzainak ere joan egiten dira eta! Eta lehenengo kaskarrekoa: 4 puntu gutxiago gehi etxeko bronka eta ingurukoen adar jotzeak!

Parrandari uko edo neurtu edo... asmoa baina, San Sebastianak Ñoñostin eta Azpeitiyen; danborra ziriarekin jo ta ke, eta hurrengo egunean bonboa kaskarrean. Gainera laster Bertso Eguna, San Blas, Inauteriak... eta hori saioak eta hauen ondorengo luzakizunak, irristadak eta ahokorapiloak ahaztu gabe!

Olentzerok oparitutako jantzian soina sartu ezinik ordu laurden pasa eta eranzten ordu erdi -nondik heldu?-, Gabonetan irabazitako kiloei esker, arrisku guztien gainetik mendira abiatu eta elurrik ez eskiatu nahi izanda ere; bidean topo egindako lagunak errefujioan trago bat hartzera gonbidatu eta kontu zaharrak esanez, mendirako irrika ase, ahaztu. Gainera kiroldegia nik libre ditudan orduetan lepo beteta egoten omen...

Dirua aurreztea helburu: «Erreza zeok ba!». Derrepente beherapenak! Dena merke! Azken jendaurreko saioetan jertse eta praka berdinekin azaldu omen naizela eta, zapatilak erosi ditut, bi zenbaki handiago badaezpada ere; orain hamar urte beltzek lepotik zintzilik zeramaten irrati kasetea ere bai, merke-merke dagoelako. Eskerrak nire taila 46a den eta jada ez zegoen niretzako moduko prakarik bestela, gastu bat gehiago, erdi prezioan zeuden handiagoak ere, eta!

Jendartea, familia goxatu eta lagunak mimatu, harremanak eta arremenak landu. Guztiaren gainetik negatiboa azpimarratu ordez, gauzen alde positiboa gogoratu, baloratu. Bizitzan benetako eta garrantzizko gauzak hiru eta ez hamahiru direla ahaztu gabe, gainerakoa txikikeria hutsa. Asmo polita baina azken azkenean, ia eguna gainean dela leloa aldatu didate. Ni naiz ume leloa ni! Ezin konturatu nik nahi izatea ez dela aski eta adostasuna ez dela aske!

Planina. Beti bezala korrika eta presaka nabil. Donostian bilera; Hernanin jaialdia, Lesakan hileta... doble-bidean paretik kentzen ez diren ezkertiarrei karneta derrepente kenduko niekela oihuka joan naiz eta bueltan, ia neu bakarrik, baina bizioa, Cope edo honda horretako edozein irrati entzuteko -baita Radio Maria ere!- eta, sutan iristen naiz etxera. Lotarako baino kuadrilateroan adrenalina botatzeko hobeto. «Eintzak lo baldintza hauetan! Non dek hire planina?»

Gainera, etziko zuzendu beharreko azterketa saldoa, errebajatan bezala gainbegiratzeko... Astelehen goizean medikuaren zain, (erre)baja noiz hartuko, estresak kriston ikara sortzen didala soineko atal ia guztietan eta! Hori ere behar ez den lekuan soilik.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude