Jarraitzen dut. Ez diot antzik hartzen egoera politikoari. Ez dakit arra ala emea den. Ezin dut irudikatu inguratzen gaituena. Argi dudan gauza bakarra, Piterman eredua inposatzen ari zaigula. Bazkidetza ordaindu, hamabost egunero harmaila okupatu eta zintzo arraio nagusiaren erabakiak irentsi. Ikusle soila izaki, hori bai, eskaintzen zaiguna kontsumituz. Peñak sortzea da ia dugun parte hartzeko modu bakarra. Eta peñen sarea koordinatzea litzateke gure iniziatibetarako eremu egituratua. Eta Pitermanen jarduna dorpetzat jo bagenezake ere, ez gara formetatik haratago joateko gauza. Zapaterok adarra jo digu. Eta zuzenki pairatu behar izan ez dugunok paso egin dezakegu gure bizitza sobera konplikatu gabe. Ez da hau estrategia horren ondorioak sufritzen dituztenen kasua. Presoek eta bere inguruak bereziki. Horiek bakartzea du helburu estrategi horrek. ETAk aski dela erabaki du. Eta bien arteko negoziazio isolatuari, prozesua deitu diote. Alderdi politikoek ez dute lekurik aurkitu eremu horretan. Ez dakite zer egin eta ez dute beren ezina aitortzen. Peñen irudia datorkit burura, baina xehetasun batekin, hauek bai baitakite ez dutela jokatzen. Eta jokalarien eta ikusleen artean mundua dago. Eurena noski. Piterman eredua nagusi.