argia.eus
INPRIMATU
Martxa baten lehen notak
2006ko abenduaren 24a
«Kanta hori mila bider entzuna genuen biok, eta sekula ez ginen konturatu zein zen kanta horren esanahi benetakoa. Nomadak proiektu honek kanta horretako mezua entzuteko modu bat eman digu. Hasieratik pentsatu genuen Joxe Antonio Artzeren hitz horiek ondo laburbiltzen zutela proiektu honen filosofia; 'herri guztiok bat eginik ez gabiltza gerorik gabe'. Kuriosoa izan da, Mikel Laboari planteatu genionean azken kantu honetan parte hartzea, hasieran ez zuen ulertzen zer pintatzen zuen berak guzti honetan, eta gero, behin pelikula ikusita, Martxa baten lehen notak kantu horren historia nola izan zen kontatu zigun. Hain zuzen ere kantu hori Laboak egin nahi zuela, eta Artzeri eskatu zion internazionalista kantuaren kutsua zeukan zerbait sortzeko, euskaldunok ere behar genuela gure kantu internazionalista, eta hortik zetorrela kantu horren ideia. Oso ondo lotzen zuen azkenean kantu hori pelikula honekin».