J'accuse

Paris, 1898ko urtarrilak 1. L'aurore egunkariaren 300.000 kopiak lehergailu baten efektua izan zuten Frantziako iritzi publikoan. Azalean «J'accuse» izenburuko artikulua zekarren. Felix Fauré Errepublikako presidenteari zuzendutako eskutitza zen eta Frantziako armadak lau urte lehenago kapitain errugabe bat zigortu izana salatzen zuen. Kapitaina Alfred Dreyfus zen, armadako goi karguen arteko judu bakarra. Artikuluaren egilea, berriz, Emile Zola idazle handia.

1894an Frantziako Inteligentzia Zerbitzuak Alemaniako enbaxadaren zakarrontzi batean dokumentu sekretuen bidalketa frogatzen zuen eskutitza aurkitu zuen. Giro antisemitiko gero eta zabalduago hartan, antzekotasun kaligrafiko txiki bat nahikoa izan zen ikerketak Dreyfus judua erruduntzat jo zezan. Dreyfus urriaren 15ean izan zen atxilotua; Cherche-Midiko espetxean gerra kontseilua egin zioten; abenduaren 22an traizioagatik kondenatu zuten eta, ondorioz, 1895eko urtarrilaren 5ean ejerzitotik egotzi eta Deabruaren Irlara (Frantziako Guaiana) deportatu zuten bizi guztirako.

Prozesuaren irregulartasunak ikusita, kasua ikertzen jarraitu zuten Dreyfusen aldekoek. Gainera 1895ean bertan Alemaniak dokumentuak jasotzen jarraitzen zuela frogatu ahal izan zuten. Berehala ondorioztatu zuten filtrazioak Ferdinand Walsin Esterhazyk egiten zituela, baina armada kontrolpean zuen eskuin muturrari esker errugabetzat jo zuten.

Dreyfusen aldeko eta kontrakoak baziren lehenago ere, baina Zolak artikulua idatzi zuenean hasi zen gizartearen benetako zatiketa. Dreyfusarden artean liberalak ziren nagusi: Zola bera, Georges Clemenceau, Jean Jaurés, Anatole France... Boterean zegoen eskuinak berriz kapitainaren aurkako jarrera hartu zuen. Emile Zola difamazioagatik akusatu zuten eta urtebeteko espetxe zigorra eta 7.500 liberako isuna ezarri zizkioten. Londresera alde egin zuen idazle naturalistak. Erbestetik bueltan, 1902ko irailaren 29an tximiniako keak itota hil zen; dirudienez eta frogarik inoiz azaldu ez bazen ere, ez zen istripua izan eta Dreyfusen aurkakoen eskua ikusi zuten askok gertakizun hartan. Baina eskutitzak piztutako metxak bere bidea egin zuen, kapitain presoarean aldeko kanpaina indartuz, eta 1906ko uztailean, azkenean, Dreyfus errugabetzat jo zuten, armadan onartu zuten berriro, baita Ohorezko Legioa eskaini ere.

Ordutik izenburu bereko artikulu mordoa argitaratu da eta esaldia hainbat bidegabekeria salatzeko erabili dute. 18/98 makrosumarioaren aurkako kamiseta berriaren leloak ere hala dio: J'accuse...


Arrastoak


Faraoiaren dentistak. Saqqarako piramide eskalonatua da Egiptoko zaharrena (K.a. 2700). Djoser enperadorearen hilobia aurkitu zuten bertan, baina inguruak oraindik ez dira behar bezala aztertuak izan eta oraindik ezusteko bat baino gehiago gorde dezakete.

Berriki adobez eta kareharriz eraikitako hiru hilobi aurkitu dituzte bertan. Egiptoko Ondarearen Kontseilu Nagusiko zuzendari Zawi Hawass-ek adierazi duenez, hilobiok medikuei dagozkie, dentistei zehatzago esanda. Hala adierazten omen du hieroglifikoetako irudi batek: begi bat hortz baten gainean.
Faraoiaren ahoa zaintzen zutenen izenak ere ezagutu ditzakegu inskripzio horiei esker: Iy Mry, Kem Msw eta Sekhem Ka.

Arkeologoentzat lehenaren hilobiak balio berezia du, Iy Mryren familia eguneroko eginkizunetan agertzen baita hormetako margoetan. Ate baten gainean krokodiloa eta sugea ikus daitezke, gizaki baten hankak irensten. Irudi hau ohikoa da halako aztarnategietan; sakeatzaileak uxatzeko ipintzen omen zuten (arrakasta gutxirekin).


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude