Eñaut Mitxelena: «25 urtez Aizu!-ri hatsa eman diotenak omendu nahi izan ditugu»


2006ko abenduaren 24an
Hogeita bost urte kalean. Bete al dira Aizu! estreinakoz kaleratu zeneko ametsak?
1981eko abendu urrun hartan Aizu!-ren 0 zenbakia kaleratu zutenek, Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologia ikasten ari ziren zenbait ikaslek, argiro bota zuten euren xede nagusia: Euskal Herri euskalduna lortzeko euskararen irakaskuntza bultzatzea eta euskara ikasleei behar bezalako lan tresnak eskaintzea. Harrezkero mende laurdena joan da, eta halaxe egin du bere bidea Aizu!-k 25 urtez, euskara ikasleentzako lan tresna erabilgarria izan nahian. Hala ere, agidanez, orduko premiek bere horretan diraute, Euskal Herri euskaldunik ez baitugu antzematen. Tukan zaharrak esango zukeen moduan, noiz arte jarraituko dugu horrela?

Nolanahi ere, 25 urte daramatza bizirik aldizkariak. Bada ospatzeko arrazoia, ez da hala?
Bai, ez dira asko urteurren hori betetzera ailegatzen diren argitalpenak. Baina ez espero aparteko ospakizunik. Ez dugu jai erraldoirik egingo. Nahiago izan dugu urte hauetan guztietan Aizu!-ri hatsa eman diotenak omentzea, eta horretarako prestatu dugu ale berezia, igarotako 25 urteen ispilu.

Mende laurdena denbora da. Bitarte horretan jende asko pasa al da Aizu!-tik?
Ia laurehun lagun langile! Baina ale berezi hau egiterakoan ez gara haietaz bakarrik gogoratu, AEKren aldizkaria aspalditik irakurtzen duten milaka ikasle sufritu ere oso kontuan eduki ditugu. Horiek gogoratu nahi ditugu bereziki urteurren honetan, izan zirelako baikara, eta garelako izango baitira. Zorionak, eta eskerrik asko guztioi!
------------------------------------------------------------------------

Aizu! ale berezia
Batzuen artean
AEK
86 orrialde
2,80 euro

Aizu! : 25 urte oinarrizko euskara plazaratzen

Hogeita bost urte ditu jada AEKren aldizkariak, eta abenduko ale berezia plazaratu dute urteurren hori ospatzeko asmoarekin, 25 urtez Aizu!-n azaldutako 25 azal, gertakari, elkarrizketa, AEKomeria, komiki, iragarki, liburu eta egileen zerrenda hautatua eskainiz. Aukeraketa latza izan omen da. Jakina, potoloa izanda ere, ale bakar batean ezin jaso hainbeste denboran jorratu dituzten lan guztiak. Hori bai, agertzen dituztenak bere garaian argitaratu ziren bezalaxe daude, berdin-berdin, zuzentzaileari eta Euskaltzaindiaren azken arauei erreparatu gabe, besteak beste orduan arauak beste batzuk zirelako. Batzuetan kopetilun, besteetan ausart, askotan umoretsu, beti aurpegia emanez azaltzen da Aizu! urtez urte. 1981ean Durangoko Liburu eta Disko Azokan bere aurkezpena egin zuenetik, 25 urtez zuzendaritzan, erredakzio taldean, talde grafikoan, kolaboratzaile gisa, marrazkiak egiten, maketazio kontuetan, zabalkuntzan edo publizitatean Aizu!-ren «errudunak» nortzuk izan diren banan-banan adierazi arte. Tartean, makina bat kontu serio zein arin: kultura, gizarte arazoak, euskara, artea, nazioartea, Euskal Herriko polizi kopuruaren etengabekogorakada, intsumisioa...


ASTEKARIA
2006ko abenduaren 24a
Azoka
Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude