argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2021eko uztailaren 20a

Patxi Gaztelumendik Gaztelumendi.org-en Durangoko Azokaz esanak: «Euskal esaten diogu eta erdarazko liburuak zenbatu dituzue? '100 razones para dejar de ser español' dio Jose Mari Esparzak liburuan, baina oraindik espainolen hizkuntzan mintzo zaigu, Euskal liburu eta disko azokan. Arrazoi bat gehiago beharko du oraindik, euskalduna izateko (...) Euskara gutxiengo izaten ari da, euskal liburu eta disko azokan ere. Eta ez da ezer pasatzen, ez dago krisi berbarik horregatik».

Xabier Andonegik erabili.com-en esanak: «Zer gertatu behar da euskaraz 'googleatu' existitzeko? Euskarak aspaldi sortu zuen aditzak garatzeko sistema (...) Bidea badugu, beraz; iturria da auzia (...) Euskaldunak 'atzo honako hau googleatu nuen' esateko, lehenago gure artean gazteleraz zabaldu behar da 'ayer googleé lo siguiente'. Bai, gazteleraz esan behar dugu hori lehenago, gaztelera baita euskarak duen ia iturri bakarra».