argia.eus
INPRIMATU
Euskal kristau-humanismoa...
Luis Alberto, 'Amatiño' Aranberri 2021eko uztailaren 19a
Zendu da Zizurren Jon Mimentza. Abertzalea, jeltzalea, «bultzagilea», konpromiso sozialduna. Zirikatzaile zorrotza, hamaika hausnarketa egindakoa. Hala ere, inor gutxik daki nor arraio izan zen. Irakurleak nekez aurkituko du haren biografiarik Googlen edo Wikipedian. Ezta Auñamendin ere.

Ezohiko burutapenak egin ohi zituen. Hona, bat baino ez, haren omenetan. Mimentzak esana: «Kapitalaren gainetiko lanaren nagusitasuna» kontzeptua ez da sozialista, ezta marxista ere, 1920tik aurrera Euskal Herriko ekimenen eragina (II. Errepublika, Eibarko Alfa, Don Poli Larrañaga, ELA, Emakume Abertzale Batza, Jose M. Arizmendiarrieta, 1956ko Euskal Mundu Kongresua...) baizik, Erromako Elizak XIX. mendean sorrarazitako kristau-humanismoaren eta doktrina sozialaren ondorioz.

Mimentzak errotik gaitzetsi zituen euskal kooperatibismoaren kontra ezkerretik egindako kritikak. Haren ustez, Arrasatekoa omen da, mundu osoan, «kapitalaren gainetiko lanaren nagusitasuna»ren erreferentzia bakarra. Esperientzia enpiriko bakarra. Gainerako guztiak aitzakiak eta esne-berbak besterik ez. Sindikatuek, langile-mugimenduek eta ezker iraultzaileek ez omen dute kapitalismoa azken garaipenerantz bideratu baino egin.

Jon Mimentzak esana...