I
Ia guriak egin du,
badegu zeinek agindu;
lurrarekin berdindu
arte beti berdin gu,
inposaturiko patroi
karratu batzuen morroi.
II
Ikasi orduko oinez,
agenda daukagu gainez:
solfeo, dantza, ingles
dibujo, zergatik ez?
lagungarriak biharko...
Curriculumetarako!
III
Eskolatik irteera
da unibertsitatera
zientzitako karrera,
bestela FPra;
nahiz ta ez konbentzitu gu...
lan mundua da helburu.
IV
Nahiz izan mila titulu,
lan mundurako makulu...
soldatetan kalkulu
duinak mirakulu...
ta etxebizitzak garesti!
Alokairurik? Ez, noski!
V
Lanean ari bagara,
eta etxe bila jada;
bikotea behar da,
«heteroa» al bada,
ez gustura bizitzeko...
hipoteka ordaintzeko!
VI
Ez da gauza «normalena»
baina gurean barrena
taldetxo nabarmena
dago, bizi ez dena
inposaturiko patroi
karratu batzuen morroi.