«Eskumuturrekoa Hondurasko neska batek eman zidan, paperik gabe dabil emakume gaixoa. Nik uste dut Jainkoa maitasuna dela, eta ez hemengo arazoak konpontzen dizkigulako, baizik eta guk gure baitatik eman behar dugula erakusten digulako. Gure baitan bukatzen ez den meategi bat dago, eta mundu honetako ezerk ezin du gure gaitasun hori berdindu. Eta gaitasun hori, zure armonia indarra, zure edertasuna, laguntasuna, justizia, maitasuna, bake gaitasuna da. Nik uste dut gure gaitasun hori guztia, egun batean, Jainkoarenarekin osatzera iritsiko garela. Materialki ez dut uste infinituak garenik, baina gaitasun aldetik bai. Horrek ez du esan nahi nire gorputzaz gozatzen ez dudanik, nik disfrutatzen dut bizia, eta disfrutatzen dut nire gorputza, gorputzak ez nau mugatzen, alderantziz, berak laguntzen dit garatzen, baina iruditzen zait badela beste gaitasun bat ere, eta hori beste aldean Jainkoaren indarrera bilduko dela».