Itoizko rotaflexetik hona


2006ko azaroaren 12an
Orain dela hamar urte, ezustean, talde batek ekintza zuzen ez-bortitz baten bidez Itoizko urtegiaren lanak etetea lortu zuen. Geroztik Itoitzekiko Solidarioak izenez ezagutuko genuen taldearen ibilbide gazi-gozoaren hastapena izan zen. Gazi-gozoa diot talde kementsu horrek egin zuenak une xamurrak eta latzak ekarri zituelako. Horrela entzun ahal izan genuen ia lau urtez espetxean egon den Iñaki Garcia Koch solidarioaren ahotik, iaz, indarkeria ezari buruzko IV. Jardunaldietara hurbildu ginenok.

Iñakik, saminduta, bere bakardade sentimenduaren berri eman zigun. Talde handien babesik gabe, baldintza gogorretan, prentsak ahaztuta, giltzapetik obrek aurrera egiten zutela ikusi zuen.

Ezbairik gabe, Solidarioek egindako ekintzak eraginkorrak izan dira. Horiei esker Itoitzi buruzko informazioa Europara zabaldu zen. Behin baino gehiagotan lanak etenarazi zituzten. Egun, porlanezko harresia eraikita badago ere, solidarioen ekintzek, Koordinakundearen jarduerak, manifestapenek, eraikuntza antzu horren hedadura baldintzatu ahal izan dute eta gizartea urtegi horrek ukan ditzakeen arazoen aurrean zelatan izango da.

Hala ere, egin daitezkeen irakurketa baikorren azpitik Iñakiri ondoezak ez dio barnea lasai utzi; guk ederki uler dezakegun ondoeza, askotan antzeko sentimenduak izan baititugu.

Azkeneko urtetan, hainbat lagunek eta taldek, arlo ezberdinetan, Desobedientzia zibila eta Indarkeriarik eza aktiboa bultzatu nahi izan ditugu, Iñakiren antzera, une gozo eta gaziak ezagutu ditugu. Korrontearen aurka igerian, gizartearen aktibismoa bultzatu nahi izan dugu. Bolada batez lortuko genuela pentsatu genuen, Garzonek ere honelaxe pentsatu omen zuen.

Urteak joan urteak etorri, errealitateak, berriz, bestelako eszenatokira eraman gaitu. Ekintza zuzen ez-bortitzak eta desobedientziarako parada eman beharko lukeen garai politiko berri honek geldikeria ekarri du, ordea.

Denok aldaketen ikusleak bihurtu gara. Ez gara herrikideak mugitzeko gai izan, ez dugu gertaera politikoetan parte-hartze zuzena lortu dezakeen tresnarik sortu. Ez digute erraza jarri: aginte faktikoek, epaileek, poliziek, kasta endogamiko bilakatu den elite politikoak... baina erantzukizuna egotekotan -norbait eskatzeko balego, behintzat- gurea da, publikoki bestelako borroka tresnak bideragarriak direla esan genuenona.

Ez dakit, agian garaia pasa da, aukera galdu dugu eta Euskal Herria geroan mendebaldeko beste herri zintzo bat izango da.

Gai hau eta beste batzuk dira, hain zuzen ere, aurtengo jardunaldietan aztertu nahi genituzkeenak eta interesa duen ororekin elkarbanatu nahi ditugunak, azken aukeraren aitzinean egon gaitezkeela sinesten hasita baikaude.

Artikulu hau ezin da bukatu, bi urte eta erdi espetxean eman dituen Iñakiren kidea den Ibai Ederrari besarkada bero bat bidali gabe.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude