argia.eus
INPRIMATU
Izenak
2006ko azaroaren 05

Pirritx eta Porrotx pailazoek Maite zaitut DVDa argitaratu dute. Apirilean Andoaingo Bastero antzokian grabatutako Maite zaitut, ijito! ikuskizunaz gain, bost erreportaje, karaokerako lau abesti eta diskoko kanta guztien partiturak bildu dituzte bi ordu eta erdi irauten duen DVDan.

Francisco Avizanda zuzendari nafarrak Tafallan, Iruñean, Baionan, Gipuzkoako hainbat zonaldetan eta Madrilen filmatuko du bere aurreneko fikziozko film luzea: Hoy no se fía, mañana sí. 1950eko hamarkadan, umezurtz geratu eta Espainiako poliziaren isilmandatari bihurtzen den Gilda izeneko nesktila da protagonista nagusia.