Berrikuntza lau gurpilen gainean

  • Gaur egungo ekonomia globalizatuan enpresek beren produktuak etengabe garatu behar dituzte eta horretarako berrikuntza ezinbestekoa dute. Era berean, etekinak ere lortu behar dituzte. Baina, nola bihurtu daiteke berrikuntza errentagarri? Galdera horri erantzuten saiatuko dira azaroaren 8an eta 9an Bilboko Euskalduna Jauregira hurbilduko diren adituak. Bertan egingo da SPRIk, AETICek, GAIAk eta PMPk antolatutako e-Business Global Conference (EBGC) kongresuaren bosgarren edizioa, Berrikuntza errentagarriaren erronka izenburupean. Besteak beste, Epsilon Euskadi enpresak metatzeko teknologiak berarentzat duen garrantzia azalduko du.

2021eko uztailaren 20an
Nokia, Spanair, Epsilon Euskadi, Kaiku, Elhuyar Fundazioa edo Red Bull bezalako enpresek nola egiten duten lan, berrikuntzak beraientzat zer esanahi duen eta emaitza ekonomiko onak lortzeko berau nola kudeatzen duten azalduko dute EBGC kongresuan.

Berrikuntzaren inguruan arlo desberdinak ukituz egin daiteke lan, baina marketina, salmenta, produkzioa edo teknologiaz gain, giza baliabideen kudeaketa ere funtsezkoa da. Halaxe adierazi zuen motibazioan, lidergoan eta talde lanean aditu den Ignacio Álvarez de Mon irakasleak kongresuaren aurkezpen ekitaldian.


Berritzaileentzat giro egokia sortzea da erronka

Gaur egungo enpresek hain beharrezkoa duten berrikuntza lortzeko pertsona berritzaileak behar dituzte. Alvarez de Mon irakaslearen aburuz, enpresetako liderren gaur egungo erronka berritzaile diren pertsonek giro egokia izan dezaten beharrezko baldintzak sortzea da. Horrela beren talentua azaleratu eta berrikuntza errentagarri bihurtuko da.

Pertsona horiek ezaugarri zehatzak dituzte. Besteak beste, talentua dute, artistak dira, ikasten gozatzen dute eta baikorrak dira. Zentzu horretan, Álvarez de Monek dio pertsona berritzaileak modu berezian tratatu behar direla, «homogeneotasunera jo ohi dugu, guztiak berdin tratatzera eta hori aldatzea da enpresaren erronka. Enpresek egitura malguagoak behar dituzte, aniztasuna onartu behartu dute eta etekinik onenak lortzen dituztenak saritu. Talentuak saritua izan nahi du».


Epsilon Euskadi: ezagutza metatzeko teknologiaren beharra

Talentu hori ongi kudeatzen jakitea, beraz, oso garrantzitsua da. Hain zuzen ere horretan ari da Epsilon Euskadi enpresa. Oriol Saperas bertako Prestakuntza zuzendaria da eta EBGC kongresuko hizlarietako bat. Epsilon Euskadi Automobilgintza Teknologiako Goi Mailako Errendimendu Zentroa da. Bere helburua Europako automobilgintza sektorean erreferente izatea da eta horretarako talentudun pertsonen beharra izateaz gain, berauek metatutako ezagutza gordetzeko premia dute, informazio hori beraien baliorik handiena baita eta konpetentziak inolaz ere ezagutu ezin duena. Horregatik, ezagutza hori kudeatzeko punta-puntako tresna informatiko berritzaileak erabiltzen dituzte.

Batek baino gehiagok Epsilon Euskadi auto lasterketekin edo Robert Kubika pilotuarekin lotuko du, baina World Series edo Le Mans bezalako txapelketak Epsilon Euskadiren erakusleihoa baino ez dira. Azkoitian kokaturik dagoen enpresa honek automobilgintza sektorean zerbitzu integrala eskaintzen du eta Oriol Saperasek argitu digunez, ez dago halakorik Espainia osoan. Autoak kudeatzen dituzten enpresak badaude, baina Epsilonek hiru oinarri ditu: Formazioa, sail teknikoa eta produkzioa. Ikasleak langile eta auto lasterketetan taldeko partaide bihurtzen dira, beren ikasketa prozesuan oso gertutik ezagutzen baitute guztia. Hala, Epsiloneko langileen iturri nagusiena bertara iristen diren ikasleak dira, horiek baitira beraiek behar dituzten espezialitateetan aurki ditzaketen aditurik onenak.

Oriol Saperas, Epsilon Euskadiko Prestakuntza zuzendaria: «Auto lasterketak ingeniaritzan egiten dakigunaren erakusleihoa izatea da helburu»
Zer da Epsilon?
Hiru ardatzetan oinarritua dago: Formazioa da bat. Mondragon Unibertsitatearekin batera Espezializazio teknikoa automobilgintza lehiaketan masterra (METCA) eskaintzen dugu. Aurtengoa bigarren edizioa da. Horretaz gain, gau eskolak eta aste bukaeratako kongresuak ere egiten ditugu. Bestalde, hasiberria den sail teknikoa daukagu, masterretik jaioa. Masterreko hiru pertsona onenak hartu genituen eta bakoitzari espezialitate bat eman genion, nabarmendu ziren arloei zegokiena eta 2007ko Le Mans-eko 24 orduko frogarako autoa diseinatzen hasi ziren. Jada autoaren diseinuaren zati handiena egina dago, %70-80. Gainera, automobilgintza, tren edo aeronautika sektoreko enpresentzako ingeniaritza zerbitzuak ere eskaintzen ditugu. Epsilonen hirugarren ardatza produkzioa da. Bereziki Le Mans-eko autoa eraikitzen hasten garenean garrantzitsua izango da. Eta erakusleihoa lasterketak dira, hiru ardatz nagusi horiek estaltzen dituen teilatua. Etxea teilatutik hasi genuen Epsilonen, baina auto lasterketak ingeniaritzan egiten dakigunaren erakusleihoa izatea da helburua.

Zer lasterketetan hartzen duzue parte?
World Series txapelketan parte hartzen hasi ginen. Hasieran World Series By Nissan deitzen ziren, gero World Series By Renault izena hartu zuten, antolatzailea aldatu zelako. Hiru litro eta erdiko motorrak dira, 420 zaldi inguruko potentziarekin. Froga hau 1 Formularen azpitik zegoen 2005era arte. Orduan GP2 eta 1GP txapelketak sortu ziren 1 Formularen azpitik eta World Series hirugarren mailako txapelketa bilakatu zen. Baina txapelketa erakargarria da, maila handikoa, auto askok hartzen dute parte bertan eta nabarmentzen diren pilotuei 1 Formulara edo GP2ra salto egiteko aukera eskaintzen die. Guri berdin zaigu zein lasterketetan parte hartu, beti bilatuko dugu finantzarioki edo teknologikoki interesgarria den txapelketa. Garrantzitsuena kirol automobilgintza ingeniaritzan egiten duzuna aplikatzen dakizula erakustea da.

Zein helburu ditu Epsilonek lasterketei begira?
Epsilonek lehiaketetarako Espainiako lehen autogilea izan nahi du. 1 Formula urruti geratzen da, pixkanaka joan behar da. Autogile bezala oinarriak jartzea bilatzen dugu lehendabizi, sinesgarritasuna irabaztea. Gainontzekoa denborak eta diruak zehazten du.

Eta orain arte zer autorekin hartu duzue parte lasterketetan?
Beste ekoizle batzuei erositako autoekin. Guk parte hartu izan dugun lehiaketak ez dira 1 Formula bezalakoak, non etxe bakoitzak bere autoa egiten duen. Lehiaketa horietan guztiek auto bera dute eta pilotu onena duenak edo egokitzapenik hoberenak egiteko ingeniari talde onena duenak irabazten du. Zergatik ari gara Le Mans-erako autoa prestatzen? Lasterketa hori ez delako itxia, norberaren diseinuak eta garapenak badu lekua. Le Mans-en ez dute pilotuek irabazten, auto markek baizik. Beraz, autogile bezala izena lortu nahi baduzu, Le Mans-erako autoa egin. Le Mans irabazita, auto bera erabiltzen duten lasterketetarako 24 auto berdin ekoiztu ahal izango dituzu. Hori da etorkizuna.

Zenbat kostatzen da Le Mans-erako autoa egitea?
Guk nahi dugun bezalako goi mailako produktua egiteko bat-bi milioi euro baino gehiago. Ezin dut esan zehazki zenbat ari zaigun kostatzen. Produktu ona egiten baduzu irabazi egingo duzu, azken finean inbertsioa da.

Diru kontuak behin baino gehiagotan aipatu dituzunez, Epsilonek zer finantziazio iturri ditu?
Babesleak ditugu. Batzuek lizentziak, zerbitzuak edo materiala eskaintzen dizkigute, irudiaren truke. Beste batzuek aldiz, dirua inbertitzen dute. Baina Epsilonek bere oinarriak finkatzeko eta Le Mans-eko autoa egiteko Eusko Jaurlaritzaren eta orokorrean Euskal Herriko eta Espainiako instituzioen laguntza beharko eta eskertuko luke. Gaur egun, instituzio horien esker ona besterik ez dugu jasotzen.

Nola egiten duzue jende berritzailea motibatzeko, Epsilonen geratzeko?
Normalean hona lanera etortzen den jendeari sektore hau gustatzen zaio eta bere bizimodua honen inguruan egin nahi du. Hori ohiko enpresa baten aldean abantaila da. Ilusio hori bizirik mantendu behar da. Horretarako berritzailea den pertsonari erronka handiko proiektuak eskaintzen dizkiogu. Erantzukizunak emanez, eskuordetuz, motibatuz eta konfiantza emanez bere irudimena kanporatzea lortzen dugu.


Azkenak
Dela klima aldaketa, dela Ukrainako gerra, arrakalatu egin da Artikoko bake neurtua

Artikoari begira jarri eta XXI. mendeko erronka eta arazo handienez hitz egiten bukatzen dugu aski fite: geopolitika, edo hobeki erran gerlak eta klima larrialdia. Horretaz kontziente, Artikoko Batzarraren baitan egin ahala eraikitzaile eta bakezale izateko jarrera izan dute... [+]


Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


Migratzaileei hizkuntza harrera egiteko jardunaldiak egingo dituzte Gasteizen

Urriaren 10 eta 11n Gasteizko Europa Jauregian egingo dira Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lankidetzan urtero antolatzen dituzten jardunaldiak.


Iruñeko Ezpala tabernari eraso egin zioten Boixos Nois taldeko ultren kontrako akusazioa artxibatu du epaileak

Iturramako taberna herritarrari eraso egin zioten egunean bertan Iruñean ziren arren, salatutakoan parte hartu zutenik ezin dela frogatu dio epaileak. 2022ko azaroan Ezpala taberna txikitu eta bertan ziren bezeroak jipoitu zituzten Bartzelonako ultrek.


2024-09-26 | ARGIA
Realeko entrenatzaileak euskaraz jarraitu zuen, zenbait kazetari frantziar kexatu arren

Realeko futbol taldeko entrenatzaile Imanol Alguacilek, Nizan, Europako Ligako partiduaren aurretik eskainitako prentsaurrekoan euskarazko hedabideei euskaraz erantzuten ari zela, hainbat kazetariren kexa entzun behar izan du. Duela astebete antzeko egoera gertatu zen... [+]


EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk akordioa adostu dute Osakidetzako lan eskaintzen eredua berrikusteko

Osakidetzako lan eskaintza publikoen eredua "berrikustea" eta kontsolidazio prozesuak "bukatzea" galdatzen duen ekimen parlamentarioa adostu dute hiru alderdiek.


2024-09-26 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 6. eguna
Por donde pasa el silencio


Greba arrakastatsua Nafarroako Hezkuntza Publikoan

Nafarroan hezkuntza publikoko milaka irakasle greba egitera daude deituta ostegun honetan eta mobilizazio ugari iragarri dituzte sindikatuek. Ratioen jaitsiera, plantillak egonkortu eta gainzama arintzea eskatzen dute, besteak beste: "Gobernuari dagokio hezkuntza publikoa... [+]


2024-09-26 | Euskal Irratiak
Baionako Ospitaleko ehunka langile mobilizatu dira lan-ordutegien berrantolaketaren kontra

Euskal Kostaldeko ospitaleko zuzendaritzak aurkeztu duen lan denboraren berrantolaketa proiektuaren salatzeko, intersindikalak mobilizaziorako deia egin zuen asteartean. Berrantolaketa proiektu horrek 2002an sortutako hitzarmena hausten duela diote sindikatuek, besteak beste RTT... [+]


2024-09-26 | Gedar
Ertzain bat Desokuparen parte dela argitaratu dute

Otavio da Silva ertzaina irakasle aritzen da Desokupan, eta emakume gisa dago erregistratuta. Bestalde, badirudi udan bere bikotekidea erailtzen saiatu zen ertzaina ez dutela Poliziatik bota.


Gaza iparraldeko zibil guztiak kanporatzea aztertzen ari da Netanyahu, begirada Libanon jarrita dagoela baliatuta

“Zonalde militar itxia” bilakatuko litzateke Gaza iparraldea, eta palestinar zibil guztiak kanporatzea ekarriko luke. Astebetean joaten ez diren guztiak helburu militar gisa hartu eta hil egingo lituzkete, planaren arabera.


Armen salmenta sekretupean mantentzeko akordioa daukate Israel eta Espainiaren artean

José Luis Zapatero Espainiako presidente zela hasi ziren akordioa lantzen 2011n eta 2014an gauzatu zuten Espainiako Mariano Rajoy eta Israelgo Shimon Peres presidenteek. Publico komunikabideak eman du akordio horren berri.


Sail Ofiziala. 6.eguna
Ihes egin heriotzari, aurrerantz

Izaten da, tarteka, dena loturik dagoenaren sentsazioa. Denetarik-edo ikusteko aukera izanen da Zinemaldian, baita Sail Ofizialean ere, marko baten pean betiere. Ikusi ditugu umore ukitudun batzuk, negarra eragiterainoko dramak, suspenseak, dokumental tankerakoak, baita... [+]


Eguneraketa berriak daude