argia.eus
INPRIMATU
Antzerki idazlanak hautsa hartzen
2006ko azaroaren 05
«Uste dut momentu batez jendea euskaltzain bilakatzen zela antzerkia idatziz. Kontsideratzen genuen testu autonomoa zela antzerki idatzia. Pentsatzen zen testua zela antzezlan baten %80a edo, eta orain erdia izango da, ez gehiago. Beraz, ez da testu autonomoa. Hortaz, idazle batek pentsatzen badu testua idaztea jada amaitutako zerbait dela, bada arriskua du inork ez taularatzeko».