Kokapen ona lortzeko teknikek enpresa edo erakundeen irudia kaltetu dezakete, internautek hala nahi izanez gero. Googlen «
ladrones» (lapurrak) hitza bilatzen badugu, esaterako, zerrendako aurreneko postuan SGAE autore eta editoreen elkartearen web gunea azalduko zaigu. Internauta ugarik egin duten kanpainaren fruitu da. Euren web guneetan «ladrones» hitza hamaika bider idatzi eta lotura hau erantsi diote:
www.sgae.es. Hala, Googlek, hitz horrek hainbeste lotura dituela ikusita, zerrendako lehenengo postueta agertzea merezi duela erabaki du. Gauza bera gertatzen da «
miserable» («doilorra») idatzita. Hiru politikari agertuko zaizkizue pantailaren goialdean: Angel Acebes, Alfredo Pérez Rubalcaba eta George Bush.